Te damos la bienvenida de nuevo. ¡Inicia sesión!
No pasa nada. Introduce tu dirección de correo electrónico y te enviaremos un enlace para restablecer la contraseña.
¿Quieres registrarte en Euskadi Gastronomika? Esta opción es válida para todas las empresas que han superado con éxito el proceso de incorporación y que forman parte de Euskadi Gastronomika.
Si quieres más información no dudes en informarte en info@euskadigastronomika.eus
Kaixo! Hemos recibido tu solicitud de registro. En breve te enviaremos la confirmación. Eskerrik asko!
Te explicamos el modo de restablecer la contraseña:
Bakailaoa hamaika eratara tabernen arteko Bakailao Pintxo Lehiaketan eta jatetxeetako menuan ere.
Joan den urtean ezinezkoa izan zen Bakailao Astea antolatzea, baina aurten pintxo goxo-goxoak dastatzeko aukera izango da Hernanin. Izan ere, urriaren 4-17 bitartean, 9. Bakailao Astea izango da. Osasun egoerak hobera egin du eta horrek ekitaldi bat baino gehiago antolatzea ahalbideratu du.
Tabernen Arteko Bakailao Pintxo Lehiaketara 25 tabernek eman dute aurten izena: besteak beste, Euskadi Gastronomika Klubean parte hartzen duten Aralar, Kixkal eta Tripontzi. Urriaren 15era arte lehiatuko dira.
Bestalde, bakailaoa Euskadi Gastronomika Klubeko bi jatetxetako menuan edo kartan egongo da: Errioguarda-Enean bakailao aperitiboa menuetan eta Iturralden degustazio menuan bakailaoa bi plateretan.
Bestetik, aurten Non dago Pil-Pil? jokua jarriko da martxan. Hiru aldiz topatzen duenak saria jasoko du. Urriaren 5, 7, 11 eta 13an 18:00etatik aurrera Bakailao Asteko maskota kalean ibiliko da saltsan, ea nork topatzen duen. Pil-Pil topatzen duenak argazki bat atera behar du berarekin eta WhatsAppez bidali 676 194 803 zenbakira. Honela, produktu sorta baten zozketan parte hartuko du.
https://www.youtube.com/watch?v=NVmc3ot-FNI
Ere gustatuko zaizu: Sagardoaren kultura euskal herrian
La excelencia de los productos y el buen hacer de nuestros cocineros son señas de identidad de Euskadi. Para potenciar esta forma de entender la gastronomía hemos creado Euskadi Gastronomika, una red formada por restaurantes, bares, tiendas y otros establecimientos gastronómicos que cumplen una serie de criterios de exigencia y compromiso.
¡Si buscas calidad, busca el sello de Euskadi Gastronomika!