Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right

GASTRONOMIARIK ONENA GORBEIAN DAGO ⭐

GASTRONOMIARIK ONENA GORBEIAN DAGO ⭐

BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS fas fa-bars BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS PROFESIONALES PROFESIONALES fas fa-sign-in-alt Idiomas fas fa-flag Español Euskara English Compartir fas fa-share-alt fab fa-facebook-square FACEBOOK fab fa-twitter-square TWITTER fab fa-instagram INSTAGRAM fab fa-flickr FLICKR fab fa-youtube-square YOUTUBE Buscar fas fa-search
Login
{{ login_error.message }}

Te damos la bienvenida de nuevo. ¡Inicia sesión!

Login Accediendo...
¿Olvidaste la contraseña?
¿Aún no tienes una cuenta? Registrarse
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
{{ forgot_password_error.message }}

¿Has olvidado tu contraseña?

No pasa nada. Introduce tu dirección de correo electrónico y te enviaremos un enlace para restablecer la contraseña.

Enviar enlace Enviando...
Cancelar
Registro
{{ register_error.message }}

¿Quieres registrarte en Euskadi Gastronomika? Esta opción es válida para todas las empresas que han superado con éxito el proceso de incorporación y que forman parte de Euskadi Gastronomika.

Si quieres más información no dudes en informarte en info@euskadigastronomika.eus

Registrar nuevo usuario Registrando...
¿Ya tienes una cuenta? Iniciar sesión
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
¡Usuario registrado correctamente!

Kaixo! Hemos recibido tu solicitud de registro. En breve te enviaremos la confirmación. Eskerrik asko!

Aceptar
Link enviado con éxito

Te explicamos el modo de restablecer la contraseña:

  • Abre el correo electrónico que hemos enviado a {{ forgot_password_form.email }}
  • Haz clic en el enlace del correo electrónico para restablecer la contraseña.
Buscar fas fa-location-arrow Cerca de mí
17/01/2022

GASTRONOMIARIK ONENA GORBEIAN DAGO

Jatetxeak, tabernak, dendak eta beste zenbait establezimendu gastronomiko biltzen dituen Euskadi Gastronomika Klubarekin, baserriko eguneroko jardueran jatorria duen Gorbeiako sukaldaritzaren artea inoiz baino ageriago dago

Bere ipuineko paisaiengatik, kulturagatik, tradizioengatik eta esperientziengatik ez ezik, bere gastronomia bikainarengatik ere ezaguna da Gorbeia. Bertako produktu tipikoak dastatzea beti da atsegina, baina are atseginagoa da edertasun berezia eta berezko nortasuna dituen lurralde erakargarri batean egiten denean, Gorbeian gertatzen den bezala. Produktuen bikaintasuna eta sukaldarien lan ona Euskadiren bereizgarri dira jadanik. Ingurune idiliko honetan euskal gastronomiak eskaintzen dituen plazerez gozatzea errazagoa da orain Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak bultzatutako Euskadi Gastronomika Klubarekin.

Jatetxeak, tabernak, dendak eta beste zenbait establezimendu gastronomiko biltzen dituen sare horri esker, baserriaren eguneroko jardueran jatorria duen Gorbeiako sukaldaritzaren artea inoiz baino ageriago dago. Izan ere, Euskadiko bihotz berde honetan, bertako ekoizleek gaztak, eztia, marmeladak, ogia, gozokiak… egiten dituzte, eta nazioarteko ospea eta aintzatespena duen euskal kultura gastronomikoaren oinarrian dauden lehen mailako barazkiak eta ortuariak landatzen dituzte. 

Euskadi Gastronomika kluba 

Ekimen honen helburua esperientzia onenak, bikaintasun gastronomikoa eta goi mailako kalitateko zerbitzua bermatzea da, berau osatzen duten ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan. Izan ere, atxikitako enpresek –museoak eta jarduera gastronomikoetan aritzen diren enpresak, upategiak, gaztandegiak eta bestelako ekoizpen-enpresak ere barne hartzen ditu–, euren produktuen eta zerbitzuen kalitate handia ziurtatzeko zenbait baldintza betetzen dituzte, bai eta horiek gauzatzeko eta azken erabiltzaileari eskaintzeko profesionaltasuna ere. 

Euskadi Gastronomika Klubean, metodologia eta kudeaketa-sistema komun beraren arabera lan egiten duten Euskadiko hiru hiriburuak eta eskualdeak sartzen dira, eta euren jomugetan gastronomiarekin lotutako enpresen eta zerbitzuen borondatezko parte-hartzea inplikatzen dute. Horrela osatzen da www.euskadigastronomika.eus webgunean eskuragarri dagoen Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintza globala. 

Familian

Gorbeian, zaporea gainditzen duten kalitatezko eta nortasun handiko produktuen sorta osoa garatzeko binomio perfektua sortzen da:

  • Gaztak. Gorbeiako paisaia zuzenean lotzen da artzaintzako jarduerarekin; bere ondare onenetakoa latxa arrazako ardien esnearekin artisau eran egindako gaztan gordetzen du.
  • Barazkiak eta ortuariak. Bertako ekoizleek mota guztietako jaki paregabeak lortzen dituzte euren soroetan.
  • Edariak: sagardoa, txakolina eta garagardoa. Gorbeiako sagarrondoek sentsazio freskagarria oparitzen diote milaka urte dituen produktuari, sagardoari, hain zuzen. Haren ondoren datoz txakolin ospetsua eta garagardo modernoena, bertsio ezagun eta berri guztietan, guztia modu artisauan ekoiztutakoa. 
  • Eztia eta marmelada. Inguruko klima- eta lore-aberastasunari esker, Gorbeiako eztia, marmeladak eta konfiturak paregabeak eta askotarikoak dira. Eta modu tradizionalean egiten dira.
  • Ogia eta gozokiak. Osagai % 100 naturalek benetako ahogozagarri bihurtzen dituzte Gorbeiako ogia, bere artisau eran egindako baserriko ogi ospetsuarekin, eta euskal pastel tradizional eta klasikoa.
  • Haragiak. Bere haragiak, guztiak goi mailako kalitatekoak, libre hazitako animalietatik datoz.

Produktuen kalitatea eta bikaintasuna ez dira Euskadiko bihotz berde honetan nabarmentzen den gauza bakarra. Baita enpresen hurbiltasuna eta gertutasuna ere. Bisitariari atea irekitzen zaio eta lantegien, bisitaldien eta dastatzeen bidez, kalitatezko produktua lortu arteko lan-prozesuak zuzenean erakusten zaizkio. Gune natural paregabe honek duen kultura eta tradizioa bisitariari hurbiltzeko museo gastronomikoak ere badaude, eta, jakina, baita euren kartak 0 kilometroko produktu bikain hauekin janzten dituzten jatetxeak eta tabernak ere.

Arabako lurraldean leku hauetan dago jaki horiez gozatzeko aukera: Aldeko Eztia, Atxeta Gazta, Baias garagardotegia, Bentazar Jatetxea, Blanca Antoñana Jatetxea, Eki taberna, Erpidea Jatetxe Erretegia, Etxe-Zuri Jatetxea, La Casa del Patrón Jatetxea, Altube Jatetxea, Iturrieta sagardotegia, Larrabea Jatetxea, Ipar Itxaso Itsaskitegia, Eztiaren Museoa, Echebarria Okindegia, Basterra Anaiak Gaztak, Unzueta Sagardotegia, Zuia Club de Golf Jatetxea, Artzegi Jatetxea, Errekatxo Taberna eta Nagusi Jatetxea.

Beste aukera bat, Gorbeiako esperientzia gastronomikoa Bizkaiko lurretan bizitzea da: Danoena taberna, Oneko Jatetxea (Etxegana Hotela), Kiloterdi (Ellauri Hotela), The Quiet Corner eta Bizkarra Okindegiak.

Goi mailako kalitatea eskaintzen duten establezimendu eta negozio horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak sustatutako Euskadi Gastronomika sarearen parte dira. 

 

Ere gustatuko zaizu: La mejor gastronomia se encuentra en Gorbeia

fab fa-facebook-square fab fa-twitter-square fab fa-linkedin fab fa-pinterest
Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right
info@euskadigastronomika.eus

La excelencia de los productos y el buen hacer de nuestros cocineros son señas de identidad de Euskadi. Para potenciar esta forma de entender la gastronomía hemos creado Euskadi Gastronomika, una red formada por restaurantes, bares, tiendas y otros establecimientos gastronómicos que cumplen una serie de criterios de exigencia y compromiso.

¡Si buscas calidad, busca el sello de Euskadi Gastronomika!

Euskadi Turismo Tripadvisor Google Places Eusko Jaurlaritza