Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right

SAN PRUDENTZIO JAIA, TRADIZIOZ BETERIKO EGUNA

SAN PRUDENTZIO JAIA, TRADIZIOZ BETERIKO EGUNA

BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS fas fa-bars BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS PROFESIONALES PROFESIONALES fas fa-sign-in-alt Idiomas fas fa-flag Español Euskara English Compartir fas fa-share-alt fab fa-facebook-square FACEBOOK fab fa-twitter-square TWITTER fab fa-instagram INSTAGRAM fab fa-flickr FLICKR fab fa-youtube-square YOUTUBE Buscar fas fa-search
Login
{{ login_error.message }}

Te damos la bienvenida de nuevo. ¡Inicia sesión!

Login Accediendo...
¿Olvidaste la contraseña?
¿Aún no tienes una cuenta? Registrarse
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
{{ forgot_password_error.message }}

¿Has olvidado tu contraseña?

No pasa nada. Introduce tu dirección de correo electrónico y te enviaremos un enlace para restablecer la contraseña.

Enviar enlace Enviando...
Cancelar
Registro
{{ register_error.message }}

¿Quieres registrarte en Euskadi Gastronomika? Esta opción es válida para todas las empresas que han superado con éxito el proceso de incorporación y que forman parte de Euskadi Gastronomika.

Si quieres más información no dudes en informarte en info@euskadigastronomika.eus

Registrar nuevo usuario Registrando...
¿Ya tienes una cuenta? Iniciar sesión
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
¡Usuario registrado correctamente!

Kaixo! Hemos recibido tu solicitud de registro. En breve te enviaremos la confirmación. Eskerrik asko!

Aceptar
Link enviado con éxito

Te explicamos el modo de restablecer la contraseña:

  • Abre el correo electrónico que hemos enviado a {{ forgot_password_form.email }}
  • Haz clic en el enlace del correo electrónico para restablecer la contraseña.
Buscar fas fa-location-arrow Cerca de mí
26/04/2022

SAN PRUDENTZIO JAIA, TRADIZIOZ BETERIKO EGUNA

Euskadin oso gustuko ditugu tradizioak, eta San Prudentzio Eguna tradizioz beteta dago, alde guztietatik.

San Prudentzio Arabako patroia da eta apirilaren 28a da bere eguna, arabarrentzat garrantzi gehien duen eta agian gogokoen duten eguna.

Milaka pertsona erromerian joaten dira Armentiako basilikara, eta santuaren erlikiak gurtzen dituzte bertan. Elizkizuna amaitzean hasten da jaia: lehiaketa gastronomikoak, euskal herri-kirolak eta aurresku-txapelketak dira gozatu daitezkeen jardueretako batzuk.

Nor izan zen San Prudentzio? 

Tira, goazen zatika. Nor izan zen San Prudentzio? Noiz hasi zen tradizio hori? 

Laburbilduz, esan dezakegu Prudentzio Armentian jaio eta bizitu zen anakoreta eta kleriko bat izan zela (Armentia Arabako herrixka bat zen antzina, eta Gasteizko udalerriari dagokio gaur egun), eta Tarazonako apezpiku ere bai. VIII. mendearen erdialderako santutzat jotzen zuten dokumentu batzuetan. 

Arabako patroi bihurtu zen XVII. mendearen erdialdera eta, ordudanik, apirilaren 28an erromeria egiten da santua gurtzeko. Gaur egun ere ospatzen da jaieguna, eta barraskiloak eta sasoiko perretxikoak jaten dira tradizio gisa.

Baina… nondik dator perretxikoen eta barraskiloen tradizioa? 

San Prudentzio egunean egiten den barraskiloen kontsumoari dagokionez, dirudienez galiziarrek ekarri zuten tradizioa, XIX. mende amaieran Arabako Errioxara etortzen baitziren mahatsa biltzera. Barraskiloak erreta jaten zituzten, eta gero arabarrak hasi ziren karakolak tomate- eta piper-saltsa tradizionalarekin prestatzen. Geroago, duela 100 urte inguru, txorizoarekin, urdaiazpikoarekin eta perretxikoekin prestatzen hasi ziren. Eta bizirauteko plater apal bat izan zen hura plater zaporetsu eta goxoa bihurtu da, txokoetan eta sukaldeetan egiten duten lanari esker.

Perretxikoek tradizio handiagoa izango dute beharbada, jaiegun honen hasiera-hasieratik jaten baitziren. Udaberriko perretxikoak izaten ziren, apirilean Arabako zelaietan ateratzen zirenak. Antzina, jende xumeenaren esku egoten ziren, egunero jasotzen baitzituzten, baina, gaur egun, oso produktu preziatua bihurtu dira. Plantxan, besterik gabe, edo tenperatura baxuan arrautzekin nahastuta, guztiz egin gabe; jainkoen ahogozagarria da. 

Sar zaitez gure gourmet denden zerrendan eta gure merkatuetan, Arabako sasoiko produktu hoberenak aurkitzeko edo gure jatetxeak bisitatu, haien platerak dastatzera.

Eta puntu honetara iritsita…  Ez al zaizue ahoa ur bihurtu? Armentiara joatera eta San Prudentzio egunaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu, eta bertako tradizioaz gozatzera. Urtez urte errepikatu nahiko duzue, eta ezinbesteko hitzordua bihurtuko da zuen egutegian. Azken finean… Ez al dira horrela hasten tradizioak? 

 

Vitoria-Gasteizko Udala eta @gourmetbilbao

 

 

 

 

 

 

 
 

fab fa-facebook-square fab fa-twitter-square fab fa-linkedin fab fa-pinterest
Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right
info@euskadigastronomika.eus

La excelencia de los productos y el buen hacer de nuestros cocineros son señas de identidad de Euskadi. Para potenciar esta forma de entender la gastronomía hemos creado Euskadi Gastronomika, una red formada por restaurantes, bares, tiendas y otros establecimientos gastronómicos que cumplen una serie de criterios de exigencia y compromiso.

¡Si buscas calidad, busca el sello de Euskadi Gastronomika!

Euskadi Turismo Tripadvisor Google Places Eusko Jaurlaritza