Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right

TOPA BILBAO! SAGARDO KOPAREKIN!

TOPA BILBAO! SAGARDO KOPAREKIN!

BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS fas fa-bars BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS PROFESIONALES PROFESIONALES fas fa-sign-in-alt Idiomas fas fa-flag Español Euskara English Compartir fas fa-share-alt fab fa-facebook-square FACEBOOK fab fa-twitter-square TWITTER fab fa-instagram INSTAGRAM fab fa-flickr FLICKR fab fa-youtube-square YOUTUBE Buscar fas fa-search
Login
{{ login_error.message }}

Te damos la bienvenida de nuevo. ¡Inicia sesión!

Login Accediendo...
¿Olvidaste la contraseña?
¿Aún no tienes una cuenta? Registrarse
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
{{ forgot_password_error.message }}

¿Has olvidado tu contraseña?

No pasa nada. Introduce tu dirección de correo electrónico y te enviaremos un enlace para restablecer la contraseña.

Enviar enlace Enviando...
Cancelar
Registro
{{ register_error.message }}

¿Quieres registrarte en Euskadi Gastronomika? Esta opción es válida para todas las empresas que han superado con éxito el proceso de incorporación y que forman parte de Euskadi Gastronomika.

Si quieres más información no dudes en informarte en info@euskadigastronomika.eus

Registrar nuevo usuario Registrando...
¿Ya tienes una cuenta? Iniciar sesión
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
¡Usuario registrado correctamente!

Kaixo! Hemos recibido tu solicitud de registro. En breve te enviaremos la confirmación. Eskerrik asko!

Aceptar
Link enviado con éxito

Te explicamos el modo de restablecer la contraseña:

  • Abre el correo electrónico que hemos enviado a {{ forgot_password_form.email }}
  • Haz clic en el enlace del correo electrónico para restablecer la contraseña.
Buscar fas fa-location-arrow Cerca de mí
30/09/2022

TOPA BILBAO! SAGARDO KOPAREKIN!

Topa Bilbao! Urriaren 1 eta 2an Areatzan, Jatorri Deiturako Euskal Sagardoa protagonista dela.

Sagardoa izango da protagonista nagusi eta bertan 14 postu egongo dira Euskal Sagardoa zerbitzatzen, eta dastatze gune bat ere izango da Mikel Garaizabalek gidatuta. Jendeak kopa eta tiketak hartu eta sagardo desberdinak dastatzeko aukera izango du sagardogileek berek zerbitzatuta eta baita Euskal Sagardoaren bilakaeraren inguruko informazio guztia lortu ere, dastatze guneetan. 2021 uztako Sagardoak izango dira, lurrintsuak eta orekatuak orokorrean. Hala ere, zonalde eta sagardotegi bakoitzak bere sagar motak ditu eta horrek aberastasuna ematen dio Euskal Sagardoari eta produktuari. Beraz, produktu desberdinak dastatzeko aukera izango du, Bilboko Areatzara inguratzen denak. 

Horrez gain, Eusko Label produktuak erre eta zerbitzatzeko gune bat izango da: Basatxerri, Euskal Okela eta Euskal Bildotsa, Eusko Label barazkiak, Idiazabal gazta eta Eusko Label esnez egindako gaztak.

Bi egunetan kontzertuak izango dira Areatzan, eta azpimarratzekoa da igande arratsaldean Gwendal Nazioarteko folk taldeak emango duen kontzertua edo larunbata eguerdian Ibon Koteron eta bere taldeak eskainiko dutena. Enbeita eta Lizasoren eskutik bertsoak, Master Musika eta abar luze bat izango dira.

Hau da bi egunetako egitaraua:

LARUNBATA:

Ordutegia: 12:00- 23:00

- 12:00 Inaugurazio ekitaldia

- 12:30-14:30 Ibon Koteron eta bere taldearen kontzertua

- 19:30-22:30 Musika masterra: bizkaiko taldeak: Gonzalo Portugal Band (blues, rock) eta Amann & The Wayward Sons (rock, country…)

- 12:00-14:30/17:00-20:00 umeentzako tailerrak: makillajea eta txapak

- Katak Mikel Garaizabalekin:

   o 12:00 Dastatze maridatua: EUSKAL SAGARDOA eta EUSKO Label esnez egindako GAZTAK

   o 13:00 Dastatze maridatua: EUSKAL SAGARDOA eta IDIAZABAL GAZTA

   o 14:00 Dastatze maridatua: EUSKAL SAGARDOA eta BASATXERRI produktuak

   o 17:00 Sagar motak EUSKAL SAGARDOAN

   o 18:00 Berrikuntzak EUSKAL SAGARDOAN

   o 19:00 Lursaileko EUSKAL SAGARDOAK

IGANDEA:

Ordutegia: 12:00-21:00

-  12:30-14:30 Bertso Saioa: Xebaxtian Lizaso eta Onintza Enbeita. Bertso-Kata gidatua Mikel Garaizabalekin

- 12:00-14:30/17:00-20:00 umeentzako tailerrak: taloak

- 19:00-21:00 Gwendal folk taldearen kontzertua

-  Katak Mikel Garaizabalekin: 12:00, 13:00, 14:00, 17:00, 18:00.

   o 12:00 Dastatze maridatua: EUSKAL SAGARDOA eta EUSKO Label esnez egindako GAZTAK

   o 13:00 EUSKAL SAGARDOA BERTSOTAN: Onintza Enbeita eta Xebaxtian Lizaso

   o 14:00 Dastatze maridatua: EUSKAL SAGARDOA eta IDIAZABAL GAZTA

   o 17:00 Dastatze maridatua: EUSKAL SAGARDOA eta BASATXERRI produktuak

   o 18:00 Berrikuntzak EUSKAL SAGARDOAN

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura indartzen Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak 5garren uzta izan du 2021ekoa eta uzta hori izango da jendeak Topa Bilbao ektialdian dastatu ahal izango duena. Bertako sagar hutsez egindako sagardoek protagonismo berezia izango dute Areatzan, Euskal Sagardo desberdinak dastatzeko aukera izango baita: sagardotegi bakoitzak bere sagasti eta inguruko baserrietako sagastietako sagarrez egindako sagardoak egongo dira, eta horien artean baita sagar mota bakarrez eta bi sagar motaz egindakoak, sagasti jakineko sagarrez egindakoak, egurrean ondutakoak, aurreko urteko amaren gainean ondutakoak eta abar luze bat ere. Izan ere, sagardotegiek kalitate handiko sagardoak egiteaz gain, dibertsifikatzeko pausoa ere eman dute, bertako sagarra ardatz hartuta, eta Bilbokoa plaza ezin hobea da lan guzti hori azaltzeko.

Eta azken urteetako bideari jarraituz, produktuak bai linealetan eta bai ostalaritzan presentzia handiagoa izateko lanean ari da Kontseilu Arautzailea, sagardogileekin batean, eta kontsumitzaileei egindako lana azaldu eta produktuak dastatzera eman eta azaltzen.

fab fa-facebook-square fab fa-twitter-square fab fa-linkedin fab fa-pinterest
Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right
info@euskadigastronomika.eus

La excelencia de los productos y el buen hacer de nuestros cocineros son señas de identidad de Euskadi. Para potenciar esta forma de entender la gastronomía hemos creado Euskadi Gastronomika, una red formada por restaurantes, bares, tiendas y otros establecimientos gastronómicos que cumplen una serie de criterios de exigencia y compromiso.

¡Si buscas calidad, busca el sello de Euskadi Gastronomika!

Euskadi Turismo Tripadvisor Google Places Eusko Jaurlaritza