< Itzuli

BAKAILOA BIZKAIAKO ERARA

/uploads/image/1673603223_bacalao_a_la_vizcaina_sm.jpg

Osagaiak

🔸 4 bakailao xerra
🔸 3 kipula more
🔸 2 baratxuriale
🔸 10 piper txorizero
🔸 Porru 1
🔸 Irina edo ogi gogorreko
🔸 3 xerra
🔸 Oliba-olioa
🔸 Gatza

Nola egin

🔸 Aldez aurretik, bakailaoa 24 orduz jarri uretan, eta ura aldatzen joan aldika.

🔸 Saltsa egiteko, zartaginera oliba-olioa botako dugu, hondo guztia estali arte. Kipula zati txikietan zatitu eta su txikian jarriko dugu olioan biguntzen eta, gorritzen hasten denean, bota baratxuriak eta porrua txikituta. Ogi zatiak edo irina koilaratxo batzuk botako diogu saltsa sendotzeko.

🔸 Piperrentzat: haziak kendu ondoren, garbitu eta ur hotzean uzten ditugu beratzen. Ireki arte berotuko dugu eta ura kenduko diegu ondoren. Ur hotzean jarriko ditugu eta ireki arte berotuko dugu. Gaineko azala kendu eta haien mami osoa erabiliko dugu. Saltsari gehituko diogu.

🔸 Guztia txanotik pasatuko dugu (inoiz ez erabili irabiagailua), fin-fina gera dadin. Bakailaoa saltsaren gainean jarriko dugu azala gorantz begira duela, eta minutu gutxi batzuk utziko dugu su geldoan.

Partekatu sareetan