Txotxaren kultura
Euskadin oso berezia izaten da Txotx denboraldia, galdu ezin duzun esperientzia enogastronomikoa da
/uploads/image/1669657667_dscf7396_recogida_manzana_lg.jpg

Sagardoa, «sagarraren ardoa», Euskal Herriko baserri askotako edari tradizionala izan da mendeetan.

Gaur egun, modu naturalean egiten da, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturapean. Sagardo gehiena Gipuzkoan ekoizten da, Astigarragan eta Hernanin bereziki, baina Bizkaiko eta Arabako zenbait eskualdetan ere egiten da. 


Eta leku horietan guztietan biziki gozatzen da urtarrilaren erdialdean hasten den txotxaren denboraldiaz. Antzinako sagardogileek erosleei eskaintzen zizkieten sagardo-dastaketetan hasi zen tradizio hori. Kupeletik zuzenean edaten zuten, hartan zulo txiki bat eginda; sagardoa dastatu ondoren, zotz batekin estaltzen zen zuloa. Ohitura hori egokitu eta zabaldu egin da, eta, gaur egun, galdu ezin den esperientzia enogastronomiko bat da. 
 
Sagardoaren kulturari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu Sagardomapa, eta ikusi zer plan eta esperientzia eskaintzen dizkizun Sagardoaren Lurraldeak.