< Itzuli berrietara

Euskal Kostaldeaz gozatzeko 5 proposamen

Euskadi gastronomika
·
04/08/2021
/uploads/image/1673434255_zumaia_sm.jpg

Itsasoaren urdinak eta mendiaren berdeak bat egiten duten lekuan, ametsezko lekuak sortzen dira, itsaslabarrek eta kresalak besarkada magikoa ematen diote elkarri; hor dago, hain zuzen ere, Euskal Kostaldea. 176 kilometro baino gehiagoko itsasertza.

Baina Euskadiko kostaldea ezin da ulertu bere itsas kultura ezagutu gabe, bere herrien itxura eta jendearen izaeraren ezaugarri dena, izaera indartsu eta txinparta berezidun hori.

Post honetan Euskal Kostaldea osorik ezagutzeko 5 proposamen luzatzen dizkizugu, bertako parajeetatik hasi eta zapore benetakoetaraino.

Itsasoratu zaitez abentura honetan eta dastatu bertako ondare historikoa!

 

1. Txakolinaren zaporea

Txakolina, gure ohiko ardo zuria, fruta-gustukoa eta azidotasun arinarekin. Lehen proposamen honetan sakon ezagutuko dugu, apuntatzen zara?

Elixir honekin lehen kontaktua kostaldean aurkitzen den Bakio herrian egingo dugu, erreferentzia da ardo honekin duen harreman estuagatik, bere mikroklimak eta bere lurrak historikoki edari hau egitea erraztu baitute.

Txakolingunea Museoa bisitatuko dugu, txakolinaren sekretu guztiak ezagutzeko. Ondoren, Doniene Gorrondona upategira joango gara bisita gidatu bete-beteko bat egitera; izan ere, upategia ikusteaz gain, txakolina dastatu, botilak erosi eta menu tradizional bat dastatu ahal izango dugu.

Bakiotik Euskadiko kokagune ederrenetako batera abiatuko gara, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara. Bertan, txakolinean espezializatutako beste upategi bat bisitatuko dugu, Berroja upeltegia. Mahasti ikusgarriak ditu, eta bisitak egiteaz gain, mota guztietako jarduerak eta ekitaldiak antola daitezke. Dastatu bere ardoak eta eraman uztaren zati bat etxera!

Bizkaitik Gipuzkoara, Zarauzko Talai Berri upeltegian lurreratuko gara, ea probintzia batetik bestera txakolinaren aldea nabaritzen duzun! Talai Berrin era guztietako planez gozatu ahal izango duzu: bisita gidatuak, ardo dastaketa zuzeneko janari-errezetekin eta txikienekin egiteko planak.

Eguna amaitzeko, Hondarribiara, Erdi Aroko herrira, joango gara Hiruzta upeltegia bisitatzera. Mahastien artean burruntzi bat duen leku ikusgarria da Hiruzta, egunari afari eder batekin agur esateko aproposa. Bisita gidatu bat egin, Wine Bar inguruan ardoak dastatu eta parrillada on batez gozatu.

 

2. Sagardoaren kultura

Sagardoak lotura zuzena du itsas kulturarekin. Antzina, zeharkaldi transozeaniko luzeetan, eskorbutoari aurre egiteko erabiltzen zen itsas zabalean. Marinelek eta arrantzaleek sagardo-upelez betetzen zituzten upategiak itsasoratu aurretik. Edari honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Horretarako, Astigarragan hasiko dugu bidaia, sagardo sehaskan. Ezer baino lehen, Sagardoetxea bisitatuko dugu, Euskal Sagardogintzaren Museoa. Bertan, museoaz gain, sagastia eta dastatze zentroa ere ikusiko ditugu. Sagarraren kultura bertatik bertara ezagutuko dugu.

Dastatze bisitaren ondoren, buelta bat emango dugu Astigarragatikbizikletaz. Sagar Cycling, horrela deitzen da sagardoaren historia ezagutzeko diseinatutako bizikleta elektrikoz egiten den ibilbide polita. Paisaia ederretan barrena ibiliko gara Donostiako badiara arte eta sagardo eta pintxo dastaketarekin lagunduko diogu.

Eguna amaitzeko, Itziarrera joango gara, Txindurri sagardotegira, hain zuzen ere. Bertan, sagardoa nola egiten duten, sagar propioaren garrantzia eta "txotx" tradizionala zer den azalduko digute.

 

3. Arrantzaleen tradizioa 

Euskal Kostaldea arrantzaleen tradizioagatik da hain ezaguna, eta ofizio horrek, batez ere, bere jendearen izaeran utzi du ondare hori. Hirugarren proposamen honetan, arrantzaleen bizimodua ezagutzeko aukera izango duzu, baita haien emakumeena ere, lan neketsu horretan zeregin garrantzitsua baitzuten beraiek ere.

Horretarako, Albaola bisitatuko dugu, Pasaiako Euskal Itsas Faktoretza, itsasontzi historikoak eraikitzeko jarduera nagusia duena. Albaolan ibaiertzeko arotzen artisau-lana zuzenean ikusi eta ofizioa hobeto ezagutu ahal izango duzu.

Ondoren, Bermeorantz abiatuko gara itsasontziz zeharkaldi bat egiteko eta Urdaibaiko itsasadarrean sartzeko, Gaztelugatxeko Donieneko haitza itsasotik ikusteko edo Elantxobe herri ederra bisitatzeko. Portura itzultzean, Bermeoko Portu Zaharraren gainean dagoen Ercilla dorre historikoan dagoen Arrantzalearen Museoa bisitatuko dugu. Hor, arrantza-lanbide eta arrantza-arteei eta arrantza-komunitateen ohitura eta bizimoduei buruzko guztia ikasiko duzu.

Abuztuaren 29a baino lehen bisitatzen bagaituzu, Tuna Pintxo Tour ekimena ezagutzeko aukera izango duzu, herri arrantzaleko 21 establezimenduk parte hartuko duten pintxo lehiaketa. Era askotara prestatutako hegalaburrik eta hegaluzerik onena dastatu ahal izango duzu. Ezin duzu galdu!

Kostaldeko esperientzia borobiltzeko, Plentziako badian barrena Crusoe Treasure itsasontzian barrena joan zaitezke, munduko lehen itsaspeko upeltegia dagoen tokiraino. Bertan, bere historia kontatzeaz gain, ardo berezi horien dastaketa egingo duzu.

 

4. Abentura eta gastronomia

Laugarren iradokizun hau aktiboena da; izan ere, kostaldearen onena ikasi eta probatzeaz gain, ur-kirolak egingo dituzu, eta arraun-denboraldia bada, estropada-egun batez gozatzeko aukera izango duzu. Abentura honekin bat egingo duzu?

Hasteko, kayak edo paddle surf ibilbidea egingo dugu Lea ibaian, Lekeition. Lea ibaiaren bokalea zeharkatu eta bertako paduretan sartu ahal izango zara, edo itsasora irten eta Garraitz edo San Nikolas uhartea inguratu. Axpe sagardotegian indarrak hartu, bisita gidatu bat egin eta hango sukaldean zerbait tradizionala prestatu, beraiek jarriko dute edaria.

Bakion euskal olatuak surfeatzen ere ikas dezakezu, surf bataio bat egin eta momento benetan dibertigarria igaro. Nahikoa energia gastatu ondoren, indarberritu eta Getxon belaontzi batean itsasoratzea proposatzen dizugu. Dastatze gastronomikoa egingo duzu belaontzian, eta, gainera, Bizkaiko kostaldearen zati handi bat ezagutuko duzu.

 

5. Tailer gastronomikoa 

Eta gomendio hauekin amaitzeko, zer hoberik Euskal Kostaldeko errezeta tipikoak prestatzen ikastea baino? Goazen!

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan, jarduera interesgarri bat egin dezakezu: artisau-kontserbako tailer bat. Arrantzale baten bizimoduari buruz gehiago jakiteaz gain, Kantauriko antxoen artisau-kontserba egingo duzu, eta gainera, etxera eramango duzu.

Pasaian baita ere, euskal kostaldeko errezeta tradizionalenak egiten ikasi ahal izango duzu. Zatoz Ziaboga jatetxera eta bertako produkturik freskoenekin sukaldatzen ikasiko duzu sukaldari profesional baten eskutik. Aurkezpen baten ondoren, kokotxak pil pilean, txipiroiak tintan eta legatza saltsa berdean bezalako errezetak prestatuko dituzu.

Baina zurea sormena bada, Getxoko Tamarises jatetxean aukera izango duzu sormena askatzeko. Gure gastronomiako errezeta berritzaileenak egin ahal izango dituzu, sukaldaritza modernoko eta abangoardiako teknikak erabiliko dituzu Tamariseseko sukaldariaren eta bere taldearen eskutik.

Donostiako Kursaala ere aukera ona da gure gastronomiako errezeta desberdinak prestatzen ikasteko. Besteak beste, pintxo, postre eta berrikuntza gastronomikoko tailerrak eskaintzen dituzte.

Azkenik, ezin zara Euskaditik joan talo on bat egiten ikasi gabe. Geoparkean etxeko taloak egiteko aukera izango duzu, ezin hobea txikienekin egiteko. Gure kostaldeko flysch ospetsua mirestea eta sukaldaritza-tailer batez gozatzea: plan perfektua!

Historia, abentura, kirola, sukaldaritza tailerrak, pintxoen tourrak, txakolin upeltegiak Euskal Kostaldean ez duzu aspertzeko astirik izango. Ikasi itsasoko onena dastatzen duzun bitartean. Ez dago plan hau gaindituko duenik.