< Itzuli berrietara

Euskal merkatuak eta azokak: topaleku bat baino gehiago

Euskadi gastronomika
·
02/11/2021
/uploads/image/1673345702_mercados_y_ferias_vascas_sm.jpg

Euskal kultura eta gastronomia ezagutze modurik onenetako bat ohiko euskal merkatu batera joatea da, edota azoka tradizional bat bisitatu eta bertako giroa arnastea. Baserritarrak, nekazariak, erlezainak, ebanistak, mahastizainak, gozogileak eta beste sektore batzuetako artisauak biltzen dira gune horietan –batzuetan aire zabalean eta besteetan esparru itxietan-, merkataritza giroa sortuz, batzuetan jai giroa ere bai.

Garai batean  gertakari handia izaten zen, egun horretan mendian eta landan bizi zen jendea herri eta hirigune handietara jaisten baitzen produktuak saltzera, baita hornitzaile berriak bilatzeko tratuak egitera ere. Gainera, udazken amaieran urteko soberakinak saldu eta neguko solstizioa ospatzeko aprobetxatzen zuten, solstizioek garrantzia handia izan baitute betidanik gure kulturan.

Gaur egun, izaera berbera izaten jarraitzen dute, ukitu modernoago batekin: esate baterako, Bilboko Erribera bezalako merkatuetan, taberna gastronomikoak aurkitu ditzakegu jakien postuen ondoan, edota dastaketak antolatu eta sukaldaritza klaseak ematen dituzten gelak, Gasteizko Abastos merkatuaren kasuan bezala.

Merkaturik ezagunenak:

  • Abastos plaza
    Sukaldaritza eskolak eskaintzen dituen merkatu bakarrenetakoa da, Arabako garrantzitsuena. Arabako zelaietako barazkiak eta haragia aurkitzeaz gain, 8 taberna gastronomiko daude jan edota zerbait edateko.

    Gainera ordu eta erdiko bisita gidatuak eskaintzen dituzte zero kilometroko produktuak ezagutzera emanez, esate baterako, babarrun pintoa, Gorbeiako eztia edota Añanako gatza. Dastaketak ere eskaintzen dituzte, baita show-cooking jardunaldiak ere.

  • Gernikako merkatua
    Urteko astelehen guztietan egiten den merkatu bat da. Busturialdeko nekazal-produktuen erosleak eta saltzaileak ez dira salerosketarako bakarrik biltzen Gernikan, baita sozializatzeko eta elkarrekin harremanetan egoteko ere.

    9:00etatik 13:00etara bitartean izaten da, hala ere, postu bakoitzak izandako salmenten araberakoa ere bada.

  • Erriberako merkatua
    1929 inauguratua, espezializatutako komertzioaren erreferenteetako bat dugu. Bilboko Alda Zaharrean dago, Nerbioi ibaiaren ertzean, eta produktuen eskaintza zabala dauka.

    Denboraldiko produktuez osatutako janaridun postuak, jatetxeak, taberna gastronomikoak eta sukaldaritza eskola bat dira bi solairuko eraikineko bizikideak.

  • Tolosako merkatua
    Duela hainbat mendetik egiten da larunbatero, hiribildua azoka handi baten bilakatuz aire zabaleko hiru eszenatokiekin. Zerkausia, sasoiko produktuez osatutako 60 postuz osatua, Berdura Plaza, lore, landare eta belar usaintsuz hornitua, eta Euskal Herria Plaza, kanpoko produktuak eta ehunak izaten dituzten gunea, hiru espazio horiek osatzen dute azoka larunbatero.

    Ordu beteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte larunbatero goizeko 11:00etan aurretiko hitzorduarekin.



  • San Martin Merkatua
    Donostian kokatuta, egungo merkatua 2005ean inauguratu zen, bere jatorria 1884an badago ere. Baserritarrak, arrantzaleak eta harakinak elkar bizi dira espazio berean teknologia eta oihalekin batera.

    Guzti hau, taberna gastronomikoekin, bisita gidatuekin, ekitaldiekin eta, besteak beste, zuzenekoekin girotzen dute ostegunetako gastropoteak alaitzeko (pandemiaz geroztik ez da mota horretako ekitaldirik antolatu).

  • Ordiziako merkatua
    Asteazkenero merkatu tradizionala egiten da Ordizian, Goierriko eskualdeko tokiko eta sasoiko nekazal-produktuen erreferentea izanik. Produktu ekologikoak ere badituzte.

    Sasoiko produktuak saltzeaz gain, bisita giatuak eta destaketak ere egiten dituzte.

Azokarik ezagunenak:

  • Santo Tomas Azoka
    Santo Tomas azoka da ezagunenetako bat, Euskadiko herri eta hiri askotan egiten arren, jendetsuenak hiru hiriburuetakoak dira. Abenduaren 21ean ospatzen da, neguko solstizioarekin batera, eta Euskadiko egutegiko datarik adierazgarrienetako bat da.

    Jatorriari buruzko teorietako bat, eta hedatuena, lurrak errentan hartu eta errentatzaileek edo baserritarrek lursailaren jabeei uztaren zati bat errenta ordaintzeko eramaten zieten garaikoa da. Jabe gehienak herri eta hirietan bizi ziren, eta baserritarrek bidaia aprobetxatzen zuten produktu gehiago eraman eta bertan saltzeko. Hortik sortu zen San Tomas azoka tradizionala.



  • Lehenengo astelehen gernikarra
    Urriko lehen astelehenean, 100 ale baino gehiago biltzen dituen Euskadiko Pirinioetako arrazaren lehiaketa antolatzen da Gernikan. Bi egunez, Euskadin gero eta eskari handiagoa duen haragia ekoiztera bideratutako arraza baten erakusleiho bihurtzen da.

    Saioa igandean hasten da, alerik onenen aukeraketarekin, eta astelehenean kategoria bakoitzeko sariak izendatzen dituzte arduradunek. Gainera, arraza honen haragia dastatu daiteke bi egunetan zehar.

  • Gernikako azken astelehena
    Urdaibaiko azokarik ezagunena da. Urriko (Urriko azken astelehena) izenez ere ezaguna, 300 postu baino gehiago izaten ditu Gernika osoan zehar: barazkiak, gaztak, txakolina, sagardoa, gozoak, kontserbak, Eusko Label produktuak eta mota guztietako artisau-produktuak.

    Produktuen salmentaz gain, lehiaketak izaten dira, artisauak produktu ezberdinak egiten, nekazaritzako makinen erakusketak, gazta, janari eta edari tradizionalen enkantea (taloak, txistorra, txakolina, sagardoa...) eta bertsolariak.

    Gernikan egun hori jaieguna izaten da, izan ere, horkoek dioten bezala, “lunes gernikes, kolperik ez!” (Gernikako astelehenetan, ez da kolpe bat ere ematen).



  • Arrain Azoka
    Euskadiko arrain azokarik jendetsuena Bermeokoa da, nahiz eta arrainarekin lotutako azoka gehiago egin, hala nola Ondarroako Antxoa Eguna edo Mutrikuko Berdel Eguna. Maiatzean egin ohi da eta Euskal Herriko itsas azokarik garrantzitsuena da.

    Gaur egun, kontserbagileak, elkarte gastronomikoak, saregileak eta arrantzaleak elkartzen dira produktu bakoitzaren atzean dagoena jendeari erakusteko.

  • Ardoaren Azoka 
    Udaberrian, Navaridasek Ardoaren Azoka Historikoa ospatzen du, non historiak eta ardoak bat egiten duten beren ardorik onenak ezagutarazi eta eskaintzeko. Besteak beste, dastatzeak, bisita gidatuak eta haurrentzako jarduerak antolatzen dituzte.

    Edizio bakoitzak gai bat aurkezten du ardoa eta salda hau egiteko modua beste herrialde batzuetan ezagutzera emateko. Gainera, lehiaketa eta zozketak egiten dira azoka girotzeko.


Abeltzaintza, olioa, nekazaritza... Hainbat gai jorratzen dituzte Euskadin egiten diren azokek. Anima zaitez gure paradisu gastronomiko txikiak bisitatzera eta ezagutu benetako giro euskalduna!