Gastromuseums
Gure museoak, behatzeko eta ikasteko ez ezik, ukitzeko, dastatzeko eta bizitzeko ere badaude diseinatuta.

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sareak euskal gastronomia-kulturaren inguruko esperientzia turistiko bat eskaintzen du, eta bertako produktuak sakon aztertzen ditu, erakusketen eta askotariko jardueren bidez.


Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarea euskal kultura gastronomikoaren eta bertako produktuen inguruko esperientzia turistiko bateratua eskaintzeko jaio da. Gastromuseums ordezkatzen duen tresna kaikua da, geure gastronomiako antzinako edukiontzi adierazgarriena. Bertan mamitzen dira sareko kide diren museoen esperientziak, ohiko bisitatik harago doazenak bizipen errepikaezina bilakatzeko.

/uploads/image/1672743722_delikatuz_2_lg.jpg