Gourmet baserriak
Jatetxe bateko ate irekiek espazio gastronomiko baterako ongietorria adierazten badute, are beroagoa eta abegikorragoa da antzinako biztanleen egoitza eta bizilekua izandako etxe bateko mahaian esertzea

Pintxoak, gure erretegiak edo hamaika sari ospetsuren jabe diren jatetxeen aukera aparta dira euskal gastronomiaren bereizgarritasunaren eta bikaintasunaren oinarria. Baina bada bereizten gaituen beste elementu bat ere: gourmet baserriak.

Laborantzarako eta abeltzaintzarako propio eraikitako nekazaritza-etxe horiek, Euskadiko paisaia idilikoak marrazten dituztenak, jatetxe dira gaur egun. Eraikinen harri eta egurrek bat egiten dute su eta txingarrekin, janari eta edarien tradizioarekin eta abangoardiarekin.

/uploads/image/1675870626_baserri_maitea_cocina_antigua_lg.jpg