< Itzuli berrietara

Jarrai iezaguzu errezeta berriak ezagutzeko

Euskadi gastronomika
·
12/09/2022
/uploads/image/1673259723_composicion_recetas_2_sm.jpg

Oporretatik itzuli zara?

Tokiko gastronomia ezagutzeko aprobetxatuko zenuen, seguruenik, eta gutiziaren bat ere hartuko zenuen, ezta?

Orain, eguneroko jardunera itzuli behar dugu, eta, jasangarriagoa izan dadin, gure errezetak berritu ditugu Euskadi Gastronomikan. Hala, gure platerik eta postrerik esanguratsuenen sekretuak hurbilduko dizkizugu gure blogaren eta sare sozialen bidez. 

Eta iralean gaudenez, sasoiko bi produktu batzea izango da onena, lurrak eta itsasoak oparitzen dizkigun bi altxor zoragarri, gure sukaldaritzako platerik onenetako bat prestatuz: hegaluzea tomatearekin. Errezeta erraza, arazorik gabea, osasungarria eta zaporetsua. 

 

 

Baina, hasi aurretik, errezeta lantzeko produktuak apur bat hobeto ezagutuko ditugu:

 

  • Hegaluzearekin hasiko gara, arrain hori gomendatzen baitizugu zure platera gozo-gozoa izan dadin. Arrain urdina da, oso zaporetsua, eta atunzuria ere deitzen zaio. Amuz harrapatzen da Kantauri itsasoan, eta 4 kilotik gorako pisua izan behar du. Maiatzetik urrira bitartean izaten da hegaluzearen sasoia. Hauxe da, beraz, hegaluze fresko on bat jateko garairik egokiena.
  • Tomateari dagokionez, helduak erabiltzea gomendatzen dizugu. Saltsa prestatzeko orduan pazientziaz jokatu behar duzu, tomateak denboratxoa behar izaten baitu ondo prestatzeko eta bere onena emateko. Hortaz, utziozu pixkana-pixkana egiten.
  • Tomate-saltsa mina gustatzen bazaizu, pipermin pixka bat ere bota diezaiokezu prestatzen ari den bitartean.

 

Produkturik freskoenak aukeratu eta etxera eramateko, zatoz Euskadi Gastronomikan aurkituko dituzun merkatuetara eta gourmet dendetara. Aholku emango dizute horietan, onena eskura dezazun.

 

On  egin!