Pintxoak, goi-mailako sukaldaritza miniaturan
Zatoz Euskadira pintxoak jatera. Oso errotuta dagoen ekitaldi soziala da, eta euskal gastronomia dosi txikitan dastatzeko modu gozoa.
/uploads/image/1673540001_gilda_5_eg_redimen_2_lg.jpeg

Tabernetan ardoen artean zerbait jateko ohiturarekin hasi zen guztia, koadrilen txikiteoaren erritu tradizionalean.

Rita Hayworthen omenez gilda izena jaso zuen pintxo sinple eta famatua sortu zenetik, pintxoak eboluzionatu egin dira, eta, orain, goi-mailako sukaldaritzako maisulan txikiak dira, zapore landuak eta sofistikatuak dituztenak, eta egiten dituztenen sormena askatzen dute.

Pintxoak sukaldaritzako erreferentzia bat dira gaur egun, eta gure gastronomiaren erakargarri nagusietako bat. Hori dela eta, gure kaleetan barrena ibiltzean, lokal ugaritako barretan aurkituko dituzu miniaturako sorkuntza gozo horiek, norbaitek dastatu zain.