MARTIN BERASATEGUI

Restauración // Jatetxeak

Puntuación media

4.85 / 5

/uploads/image/399397169_25-mecanismo-berasategui-uwgz_sm.jpg
Donostiatik 7 kilometrora, Lasarte-Oria izeneko herrian dago Martin Berasategui jatetxea, sukaldariaren jatetxe nagusia, euskal landazabal ederrean. 1993ko maiatzaren 1ean inauguratu zuten. Ateak ireki eta sei hilabetera jaso zuen lehenengo Michelin izarra, hiru urte geroago bigarrena, eta 2002an hirugarrena, gida gorri ospetsuaren kalifikazio gorena. Bertako gastronomia irudimentsua, berritzailea eta freskoa da, ingurunean sustraitua eta, aldi berean, mundura irekia. Gainera, Oneka Arreguiren eta José Manuel Borrellasen zuzendaritzapean, zerbitzua paregabea da, eta sommelier adituek ardo-aukera bikaina eskaintzen dute, guztia ere talde gazte eta profesional baten eskutik. Gastronomiak eta naturak bat egiten dute gune zabal eta berezi honetan. Mendixketara begira dauden leiho handiak, ardandegi bat, bi tximinia eder eta jatetxerako berariaz diseinatutako altzariak esperientzia ahaztezinerako ingurune paregabea dira. Horiek dira etengabe berritzen ari den leku magiko honen bereizgarritasunak. Urtero, mundu osoko bezeroak etortzen dira lanbidea biziki maite duen sukaldari ekintzailearen arteaz gozatzera.