MENDI ALAI

Restauración // Jatetxeak

/uploads/image/1651740772_121692367_restaurante_mendialai_sm.jpg
Gozatu gure menu edo karta gozo-gozoaz. Amatxok prestatu ohi zituen platerak eskaintzen dizkizugu, betikoak, etxean bezala senti zaitezen: trenbide-putxera, txerri-hankak, tripakiak eta muturrak, oilasko gisatua, barazki salteatuak, eta beste hainbat eta hainbat plater, produktu freskoak eta sasoikoak aprobetxatuta, batez ere gure baratzekoak. Edo, zerbait arinagoa nahi baduzu, produktu ekologikoz osatutako entsaladak, sandwichak edo ogitartekoak zerbitzatuko dizkizugu zeure gelan edo terrazan.