Erriberako Merkatua 1929ko abuztuaren 22an inauguratu zen. Argitsua, irekia, historiaz betea eta «betikoa» da. Gure merkataritzarik espezializatuenaren erreferentzia da, beraren kalitatea, hurbiltasuna, arreta eta zerbitzu ona direla eta. Bilboko Alde Zaharrean dago, itsasadarraren ertzean. Produktu-eskaintza zabala du eta tokiko merkataritza hurbiltzen die herritarrei nahiz bisitan datozenei.