Jatorria 1884. urtean badu ere, egungo San Martin Merkatua 2005ean inauguratu zen, estetika eta arkitektura berritu ondoren, baina bere filosofiari eutsita: donostiarren erreferentziako merkatua izatea. Gaur egun, tokiko, sasoiko eta kalitateko produktuaren sinboloa da San Martin Merkatua. Bertan, gure gastronomiako produkturik onenen ondoan hiri handietan aurki daitekeen merkataritzarik erakargarriena dago. Merkatu horretan, nazioarteko teknologiako eta ehungintzako marka ospetsuekin egiten dute bat baserritarrek, harakinek eta arrain-saltzaileek. Horrez gain, ekitaldiak eta zuzeneko emanaldiak izaten dira urte osoan. San Martin merkatua: globalean pentsatu, lokalean ekin.