MERCADO TRADICIONAL DE GERNIKA

Saltokiak // Azokak

Gernikako merkatuan astelehenero biltzen dira Busturialdeko nekazaritza-produktuen erosleak eta saltzaileak. Izan ere, asteleheneko merkatu hori bertako biztanleen elkargunetzat har daiteke. Bere eginkizun soziala betetzen du orain dela hamarkada batzuk egiten zuen bezala. Orduan, jendeak ez zuen bidaiatzeko gaur beste baliabiderik. Horregatik, astelehena aprobetxatu ohi zuen, erosteko eta saltzeko ez ezik, elkarrekin harremanetan jartzeko ere bai. Euskal Herrian oraindik egiten diren merkatu tradizional bakanetako bat da Gernikakoa. Egun horretan, giro koloretsu eta alaia arnasten da herrian. Antzina, asteleheneko merkatuen ostean zesta-puntako partidak izaten ziren Jai-Alai pilotalekuan. Esaera zahar batek dioenez, «Lunes gernikes, kolperik ez».


  • Plaza Domingo Alegria, s/n 48300 Gernika-lumo Bizkaia
  • Ikusi mapan