Gure tradizioak
Zalantzarik gabe, lehengaien bikaintasuna eta aniztasuna dira gure sukaldaritza ezagunaren sekretuetako bat
/uploads/image/1671099067_ordizia_pasajes_13_15330_lg.jpg
/uploads/image/1673541169_asador_retocada_3_lg.jpg

Baserritik azokara... eta zure mahaira.
Familia-bizitzaren erdigunea, bizilekua eta ustiategia zen baserria.

Euskadiko baserriek ematen dituzte gure mahaietako jaki ospetsuak: baratzeko produktuak, eta beren larreetan hazi eta elikatutako oilasko eta txahalak. Lurrarekiko grina horrek belaunaldiz belaunaldi sortu du Euskadin hain sustraituta dagoen baserriaren kultura.


Itsasoa ere bada euskal identitatearen parte. XVI. mendean, euskal marinelak munduko onenak zirela uste zen, euskal baleontzietan erakusten zituzten trebetasun eta ausardiagatik. Gaur egun, tradizio hori euskal portu animatuetan suma daiteke, arrantzaleek eta neskatilek Euskadiko lonja, azoka eta jatetxeetan hain preziatua den merkantzia deskargatzen dutenean.


Produktu fresko horiek gure merkatuak eta azokak betetzen dituzte. Euskadiko azokarik zaharrenetako batek, Ordiziako Azokak, 500 urtetik gora daramatza baserritarren eta erosleen topaleku izaten.


Eta azokatik mahaira, Euskadiko etxeetan, txoko eta elkarte gastronomiko tradizionaletan edo gure lurraldean hain ugariak diren jatetxe eta erretegietan. Mahai horiek guztiek ezaugarri bera dute: tradizioarekiko errespetua eta belaunaldietan zehar jasotako jakintza; bereziki, gure amonek biltzen dituzte, beren eskuetan, euskal sukaldaritza tradizionalari ospea eman dioten sekretuak eta errezetak.