PARADOR DE TURISMO DE ARGOMANIZ

Restauración // Jatetxeak

Puntuación media

4.5 / 5

/uploads/image/13347303_diapositiva2_sm.jpg
2009an eraberritua, Argomaizko Paradorea ingurune paregabean dago, Arabako Lautadaren bihotzean. Jauregi errenazentistak XXI. mendeko erosotasun guztiak eskaintzen ditu. Eraikinaren azken solairuan dago Aletegui jatetxea, antzina bihitegia izan zen gunean. Bertan, Gorbeia mendira eta Ullibarriko urtegira begira, eskualdeko jaki tradizionalak dastatzeko aukera izango duzu, Sergio Lacalzada chefak ematen dien ukitu bereziarekin. Hurbileko produktuekin egindako etxeko espezialitateak probatzeko gonbita egiten dizuegu: Idiazabal gazta, Gernikako piperrak, Arabako patata, Kantauriko arrainak Gesaltzako gatzarekin eta su motelean egindako sukalkiak, hori guztia zuen aukerako tokiko upategietako ardoez lagunduta.