PETRITEGI

Industrias visitables // Sagardo upategiak

Puntuación media

4.2 / 5

/uploads/image/112921922_petritegi-esperientziak_sm.jpg
Petritegi Gipuzkoako sagardotegi ospetsuenetako bat da. Hemen sagarraren eta sagardoaren inguruko esperientzia kultural eta gastronomiko paregabeez gozatu ahal izango duzu: upategira bisita gidatuak, denda, jatetxea, familia/enpresa jarduerak, kafetegia eta ostatua landa-hotel batean. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten sagardo natural sorta zabala ekoizten dute: betikoa, ekologikoa eta Premium-a; baita ere sagardo apardunak, sagardo modernoak, sagar zukua, etab. Sagardotegian bertako gastronomia onenaz gozatu ahal izango duzu sagardotegiko menu tradizionalarekin eta sasoiko platerekin. Petritegik hainbat zerbitzu eta gune eskaintzen ditu enpresei eta partikularrei, edozein ekitaldi egiteko, hala nola ezkontzak, bilerak, team building-a, etab.