< Itzuli

HEGALUZEA TOMATEAREKIN

/uploads/image/1673593395_bonito_tomate_5_eg_sm.jpg

Udan egiteko errezeta ezin hobea da, bi osagaien sasoia baita uda. Hegaluzeaz eta tomateaz ari gara, noski. 

Litekeena da plater hori askotan dastatu izana eta zuen gogoko bertsioa izatea.

Dena dela, gurea emango dizuegu. Ea bat gatozen!

Osagaiak

4 lagunentzako:

  • Bi xerra hegaluze. Xerra lodi samarrak emateko eskatuko dugu arrandegian, 3 zentimetro ingurukoak, baita garbitu eta hezurrak kentzeko ere.
  •  Bost tomate heldu, azalik eta hazirik gabeak, brunoise erara moztuta.
  • Tipula bat, brunoise erara moztuta.
  •  Piper bat, italiar motakoa, brunoise erara moztuta. 
  • Baratxuri-atal bat, hozirik gabea, xehe-xehe moztuta.
  • Gatz eta azukre pixka bat, tomatearen azidotasuna zuzendu behar badugu ere.
  • Oliba-olio birjina.

Nola egin

  • Hasteko, zigilatu hegaluzea bi aldeetatik, su handian, oilo-tanta bat duen zartagin batean. Gero, gorde.
  • Zartagin berean, bota olio gehiago eta prestatu baratxuria eta tipula. Bota gatza. Nahikoa bigun daudenean, erantsi piper berdea. Utzi sueztitzen.
  • Gero bota tomateak, gatz pixka bat eta azukre pixka bat, eta utzi dena su txikian 45-60 minutuz.
  • Ondoren, pasatu dena puregailutik, saltsa fina gera dadin.
  • Dastatu eta, behar izanez gero, zuzendu gatz-kantitatea.
  •  Bota saltsa zartaginera eta erantsi hegaluzea. Prestatu su txikian pare bat minutuz, itzali sua, estali eta utziozu hondar-beroarekin prestatzen amaitu dadin.

Eta jateko prest!

On egin!!

Partekatu sareetan