Eguzkiak eta izarrak gure sukaldeetan
Juan Mari eta Elena Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategui, Eneko Atxa eta Andoni Luis Aduriz dira, besteak beste, Euskadi sukaldari handien lurralde bihurtzen duten izen batzuk

Haien platerak, sasoirik sasoi sari gastronomikorik ospetsu eta zorrotzenak jasotzen dituztenak, haien maisutza eta sormena ezagutu eta dastatzeko modurik onena dira.

Izarrek distira egiten dute Euskadin! Euskadik izarra izaten jarraitzen du; izan ere, 33 Michelin izar ditu 23 jatetxetan banatuta. Biztanleko izar gehien dituen erkidegoa da, eta, batez ere, Donostia eta haren ingurua nabarmentzen dira, 16 izar baitituzte. Repsol Gidak 107 eguzki eman dizkie Euskadiko 71 establezimenduri. Gainera, 2021ean, Eneko Atxak Repsol Gidako lehen Eguzki Jasangarria jaso du, tokiko produktuarekiko konpromisoaren eta ingurune eta ingurumenarekiko errespetuaren eredugarri izateagatik.

/uploads/image/1671524838_captura_de_pantalla_2022_12_20_a_las_92631_lg.png