TXULU

Restauración // Jatetxeak

Puntuación media

4.1 / 5

/uploads/image/1695052498_img_0262_txulu_jatetxea_sm.jpg
Lehengai ona eta etxeko zaporea. Betiko platerak aperitibo, bazkari edo afari bat prezio onean osatzeko. Familia-etxea, 1964koa, baserri modernoaren estiloa duena. Mungian (Bizkaia) dago, Gamizerako errepidean, landa berdeen artean. Espazio independenteak ditu: jantokia, taberna, terrazak eta berdegunea. Leku atsegina da askotariko topaketa eta ospakizunetarako.