Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right

GABON HAUETAN GORBEIAKO MAGIA OPARITU ⭐

GABON HAUETAN GORBEIAKO MAGIA OPARITU ⭐

BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS fas fa-bars BLOG GASTROMAPA PARTNERS RECETAS PROFESIONALES PROFESIONALES fas fa-sign-in-alt Idiomas fas fa-flag Español Euskara English Compartir fas fa-share-alt fab fa-facebook-square FACEBOOK fab fa-twitter-square TWITTER fab fa-instagram INSTAGRAM fab fa-flickr FLICKR fab fa-youtube-square YOUTUBE Buscar fas fa-search
Login
{{ login_error.message }}

Te damos la bienvenida de nuevo. ¡Inicia sesión!

Login Accediendo...
¿Olvidaste la contraseña?
¿Aún no tienes una cuenta? Registrarse
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
{{ forgot_password_error.message }}

¿Has olvidado tu contraseña?

No pasa nada. Introduce tu dirección de correo electrónico y te enviaremos un enlace para restablecer la contraseña.

Enviar enlace Enviando...
Cancelar
Registro
{{ register_error.message }}

¿Quieres registrarte en Euskadi Gastronomika? Esta opción es válida para todas las empresas que han superado con éxito el proceso de incorporación y que forman parte de Euskadi Gastronomika.

Si quieres más información no dudes en informarte en info@euskadigastronomika.eus

Registrar nuevo usuario Registrando...
¿Ya tienes una cuenta? Iniciar sesión
Al continuar, confirmas tu conformidad con nuestra Política de privacidad y Términos de uso.
¡Usuario registrado correctamente!

Kaixo! Hemos recibido tu solicitud de registro. En breve te enviaremos la confirmación. Eskerrik asko!

Aceptar
Link enviado con éxito

Te explicamos el modo de restablecer la contraseña:

  • Abre el correo electrónico que hemos enviado a {{ forgot_password_form.email }}
  • Haz clic en el enlace del correo electrónico para restablecer la contraseña.
Buscar fas fa-location-arrow Cerca de mí
15/12/2021

GABON HAUETAN GORBEIAKO MAGIA OPARITU

Urtero bezala, negua iristearekin batera, mendiak, basoak eta herriak desagertu egiten dira urtaroarekin batera datorren mantu zuri eta distiratsuaren azpian. Irudi magiko eta bakana da, Eguberri honetan berriro errepikatuko dena, Euskadik duen paradisu hurbil eta berdean: Gorbeian.

Ipuina balitz bezala, paisaia natural eder honek, Araba eta Bizkaiaren arteko lotunean dagoenak, bizitza, itxaropena eta ilusioa dakartza.

Gorbeia Helburu Turistikoak Gabon hauetan familiartean, lagunekin, bakarrik edo bikotean Euskadiren bihotz berdean arnasten den lotura magiko eta berezi hau esperimentatzera gonbidatzen zaitu. Bisita gidatuen bidez, paisaia inguratzen duen edertasuna ikusi, aspaldiko garaietara bidaiatzea eta bertako udalerriek eta jendeak mimoz eta maitasunez gordetzen duten historia ezagutu, inguruan landatutako edo egindako sasoiko nekazaritzako elikagai-produktu onenekin egindako tradizioko errezetak dastatu, edo mendi-tontorrera iritsi, urte amaieran edo hasieran, Gurutze ikonikoarekin, 1.481 metroko altueran. Horiek dira Gorbeian oparitu ditzakezun mirarietako batzuk. 

Oparitu Gorbeia, eta ezagutu ostatuek eskaintzen duten aukera-sorta zabala eta erakargarria: xarma duten hotelak, landetxeak, nekazalturismoak, ostatu turistikoak, zuhaitzetako etxolak, autokarabana-eremuak… Gabon hauetan, paradisu horri probetxu atera eta egin ihes, dena neurrira eginda baitago mugarik gabe gozatzeko:

NATURA

Bisitatu itzazu bertako natur intereseko leku paregabeak, edozein motatako publikoarentzako aukerekin: Itzinako mendigunea, Mairuelegorreta eta Baltzolako haitzuloak, Goiuriko ur-jauzia, Uribarri Ganboako, Urrunagako eta Albinako urtegiak, Saldropoko hezegunea, Oroko Santutegia, Aramaio edo Suitza txikia, Gorbeiako eta Urkiolako Parke Naturalak, Altube eta Albertiako pagadiak… Bizi eta sentitu natura, eta deskubritu ibilbide magikoak, era guztietako  mendizaleentzat egokiak, historia, natura, artea, gastronomia, esperientziak, kondairak eta zerbitzuak fusionatzen dituztenak.

ARTISAUTZA ETA GASTRONOMIA

Ez iezaiozu ihes egin aukerari, eta bete ezazu Eguberri honetako mahaia bertako ekoizleek eskaintzen dituzten nekazaritzako elikagaien aukera zabalarekin. Urteko egunik magikoenetan, produktuen gozotasun eta kalitatearekin jendea harritzeko abagunea duzu: gazta, barazkiak, frutak, sagardoa, txakolina, garagardoa, zukua, eguzkilore likorea, eztia, marmeladak, haragia, ogia, euskal pastela, turroia, arrautzak… Goza ezazu Gorbeia osatzen duten herrietan gaur egun oraindik bizirik dauden ogibide zaharren ekoizpenekin, eta apaindu eskuz egindako buztingintza-pieza esklusiboekin. Eguberri hauetan arrakasta izango duzu, artisautza delikatua, kosmetika naturala, ehungintza artea eta eguzkilore-produktuekin.

ONDAREA ETA KULTURA

Jaiegun hauetan Euskadiko bihotz berde honek gordetzen duen ondare historiko eta kulturalarekin konektatzeko eta bidaiatzeko aukera duzu: Euskal Buztingintza Tradizionala, Orozkoko Museo Etnografikoa, Errementariena eta Antzasti Euskaldunon Etxea, Sarria eta Areatzako Interpretazio Zentroak; edo, bestela, urteko 365 egunetan ikusgai dituen leku paregabeak deskubritu itzazu, Gorbeia Helburu Turistikoak eskaintzen dituen bisita gidatuekin: mitologia eta Eztiaren Museoa Zuian, Legutioko herrigune historikoa, Zigoitiko altxor erromanikoak, Zurbaoko ondare arkitektonikoa, Uribarri-Ganboako urtegiaren historia, Goiuriko  ur-jauziaren kondaira

ESPERIENTZIAK

Eguberri hauetan, hartu astia Gorbeiako esperientzia-aukera zabalarekin ere gozatzeko; askotarikoa baita eskaintza, eta oso gomendagarria. Abenturak bizi ditzakezu gauez, zuhaitz artean, zaldi gainean… Gerturatu animalien mundura,, edo izan modelo egun batez “Mi Castillo de Arena”-n, Otalora-Gebaratarren jauregian. Kirolaren munduan ere murgildu zaitezke: parapentea, espeleologia, eskalada, golf-a… edo Otxandio herri ederrari bisita egin, gurpil gaineko picnic baten bidez. Aukeratu Gorbeia, eta barneratu magiaren, mitologiarenn eta tradizioen munduan, Gorbeiako Helburu Turistikoak Legution, Izarran eta Orozkon diseinaturiko Street Escape jarduerekin. Ezagutu Gorbeian oraindik bizirik dauden ofizioetako bat, eta izan artzain egun batez. Edo hartu atseden bertako bainuetxean, ingurune paregabean, eta biziberritu zure burua eskaintza gastronomiko bikainarekin. 

Sartu Gorbeia opari-kutxa handi batean, eta Gabon hauetan arrakasta izango duzu.

 

Ere gustatuko zaizu: Estas navidades regala la magia de gorbeia

fab fa-facebook-square fab fa-twitter-square fab fa-linkedin fab fa-pinterest
Imágenes
Posts del mismo autor

Ver otros posts

fas fa-chevron-right
info@euskadigastronomika.eus

La excelencia de los productos y el buen hacer de nuestros cocineros son señas de identidad de Euskadi. Para potenciar esta forma de entender la gastronomía hemos creado Euskadi Gastronomika, una red formada por restaurantes, bares, tiendas y otros establecimientos gastronómicos que cumplen una serie de criterios de exigencia y compromiso.

¡Si buscas calidad, busca el sello de Euskadi Gastronomika!

Euskadi Turismo Tripadvisor Google Places Eusko Jaurlaritza