KROMATIKO RESTAURANTE

Restauración // Jatetxeak

/uploads/image/1684440340_img_20230518_wa0005_sm.jpg
Gure sukaldaritzak iparrorratza du ardatz: sustraietan oinarrituta beste latitude batzuetara begiratzen du. Karta dinamikoa, sormenezkoa eta sasoikoa jorratzen dugu, eta ekoizle txikien eskutik produkturik onena bilatzen dugu, guztia ere giro erosoan, dotorean eta ukitu bihurriarekin. Gure ardandegiak ez dizu hutsik egingo. Etengabe ari gara erreferentzia berrien bila, eta ardo berezien aukera zabala eskaintzen dugu, botilan zein kopan; garagardozaleek bost garagardo-kanila dituzte aukeran, artisau-erako garagardorik onenarekin. Bi gune ezberdinetan gozatu ahal izango duzu gure eskaintza gastronomiko osoaz: barra-eremu informalean edo aretoak eskaintzen duen erosotasunean.