< Itzuli berrietara

Sagardotegiek txotxaz gain plan berriak eskaintzen dituzte: bisita gidatuak eta dastaketak

Euskadi gastronomika
·
16/03/2022
/uploads/image/1673265670_petritegi_sm.jpg

Euskadi Gastronomika Klubeko kide diren sagardotegiek euren etxeetako ateak ireki dituzte esperientzia gastronomiko ezberdinekin.

Sagardotegiaz gozatzea gustatuko litzaizuke, baina ez dakizu plana nola osatu? Konponbidea proposatzen dizugu. Sagardotegi hauetan sagastiak, dolare-baserriak, elaborazio-guneak, upeltegiak eta nola ez, etxeko sagardo naturala dastatu ahal izango duzu: botilan eta txotx erritualaren bidez.

Astigarragako Petritegi sagardotegia: Euskal sagardoaren eta gastronomiaren zaleentzat pentsatutako plana, Sagardoa Esperientzia (sagastira bisita, antzinako museoa, upeltegiak eta baserria) eta sagardotegiko menu tradizional bikaina barne hartzen dituena.

Iparragirre sagardotegia Hernanin: upeletik 4 sagardo dastatzeko aukera egongo da, upeltegian barrena ibilaldi bat eginez, bertako sagardoa dastatu eta etxeko bi pintxo bikain jateko. Dastaketa amaitzeko, azken tragoa euskal sagardo ekologikoarekin egingo den topa izango da.

Usurbilgo Saizar sagardotegia: esperientzia osoa eskaintzen du, bere sagar landaketek, etxeko lan gune ezberdinetara egindako bisitak eta hiru upategietako sagardo dastaketek aukera berezia egiten dute. Altzairuzko teilatuen azpian altxatzen diren upeltegiek historiaren ibilbidea erakusten dute: zurezko upel handietatik altzairu herdoilgaitzezko upeltegi berrietara, beti esentzia mantenduz.

Sagardotegien bidez sagardoaren artean murgildu. Informazio gehiago: https://www.sagardoa.eus/