TXIMISTA

Industrias visitables // Sagardo upategiak

Puntuación media

4.15 / 5

/uploads/image/113643502_mg-8178_sm.jpg
Ordiziako erdigunean 30 urtez sagardotegi menua eskeini ostean, Tximista sagardotegian gure sagardo naturala ekoizutu dugu. 3 hektareako lur eremuan landatutako sagarrondoek eman dizkigun fruituak eta gipuzkoako sagarrarekin osatuz, karakter desberdina duten sagardoak egin ditugu eta txotxean gure 15 kupeletan edo 4.000 Euskal Jatorri Deiturako botiletan dastatu ahal izango duzu. Datu bitxi bezala, sagardoa ekoizteko erabiltzen diren tresna eta makina guztiak jetetxetik ikusi daitezkeela aipatu beharra dago. Bisita gidatuak egiten dira. Sagardotegiko menuaz gain, kostilla menua, menu infantila, menu bereziak, menu begetarianoak eta zeliakoentzat menuak aldez aurretik eskatuta. Sagardotegiak berogailua, Wi-Fia eta lorategi eremuak dauzka. RENFE geltokitik 200 metrora gaude eta Ordiziako azokatik 2 pausura. Sagardotegi menua: 36€ Txuleta menua: 31€ Kostilla menua: 27€ Menu infantila: 12€ Ordutegia: astelehena – ostirala 12:30-16:00 | larunbata – igandea 13:00 – 16:00 | osteguna – larunbata 20:00-1:30