TEIKE

Restauración // Jatetxeak

/uploads/image/1685691614_image00002_1_sm.jpeg
Fusio-sukaldaritza, nazioarteko ukituak eta tradizio-zipriztinak uztartzen dituen jatetxea da Teike. Kalitate goreneko produktua eta % 100ean etxean egindako platerak dira gure apustua. Gure eskaintza gastronomikoa askotarikoa da: dastatze-menua (aurrez erreserbatuta), astelehenetik ostiralera eguneko menua, eta asteburuetan karta. Eta, gainera, pintxoz betetako barra; ezin dituzu galdu, gure tortillak batez ere! Teiken diharduen lantaldea gaztea eta grinatsua da, ideia berritzaileduna eta, aldi berean, lurraldean ondo errotua. Gure menuetako harribitxietako bat da horren erakusgarri: putxera (trenbideko lapikoa). Egunero zerbitzatzen dugu, bai asteko menuan eta bai dastatze-menuan ere.