< Itzuli berrietara

Basque Beer, gure garagardoa

Euskadi gastronomika
·
24/11/2020
/uploads/image/1675256986_basque_beer_sm.jpg

0km-ko garagardoak dira, hasieratik bukaerara Euskal Herrian eginak, tokiko lehengaiari eta hornitzaileei lehentasuna emanda, eta, beraz, jasangarriak dira gizartearen eta ekonomiaren aldetik. 

Tokiko hornitzaileekin lan egiteak eta lehengaia zuzenean aukeratzeak mesede egiten dio azken produktuaren kalitateari, eta, gainera, zapore, ñabardura eta esperientzia paregabeak ahalbidetzen ditu. 

Garagardo erabat naturalak dira, gehigarri eta kontserbagarri artifizialik gabeak, berezko zapore, estilo eta nortasuna dutenak. 

Zenbait ekoizlek egurrezko upelak erabiltzen dituzte, eta, kasu batzuetan, upelek beste edari alkoholdun batzuk gorde dituzte aurretik. Jarduera berritzailea da, eta horren bidez nortasun handiagoko garagardoa lortzen dute, askotariko ñabardurak dituena. 

Azkenik, produkzio-prozesua hurbiletik ezagutu nahi baduzu edo gure garagardo motak dastatu nahi badituzu, Basque Beer markak biltzen dituen garagardogileek, Euskadi Gastronomikarekin bat egin dutenek, bisita gidatuak, dastatze eta uztartzeak, garagardoa egiten ikasteko tailerrak eta beste jarduera batzuk eskaintzen dituzte. Jarduera horiek lurraldearekiko lotura bultzatzen dute, ingurunearen (sarritan, landa-ingurunearen) sustapen eta aktibazio sozioekonomikoan laguntzen baitute. 

Honako hauek ere gustatuko zaizkizu: Txokolate made in euskadi